Reproductive ecology of the yellowfin tuna (thunnus albacares) in the western indian ocean

  1. ZUDAIRE BALERDI, IKER
Dirigida por:
  1. Hilario Murua Auricenea Director/a
  2. Nathalie Dominique Marie Bodin Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 12 de septiembre de 2014

Tribunal:
  1. Manuel Soto López Presidente/a
  2. Ibon Cancio Uriarte Secretario/a
  3. C.Tara Marshall Vocal
  4. Rosario Domínguez Petit Vocal
  5. Antonio Medina Guerrero Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 117643 DIALNET

Resumen

Aurkeztutako doktoradutza tesiak Indiako Ozeanoko atun hegahoriaren (Thunnusalbacares) ugal ekologia modu integral batetan aztertzea du helburu. Lehenik eta behin,atun hegahoriaren ugal estrategia ikertu da. Atun hegahoriak ugalkortasun mugagabeaerakutsi du, obozitoen garapena asinkronikoa izanik eta errutea partziala. Bigarrenik,atun hegahoriaren ugalkortasun pontentzialean garrantzitsuak diren zenbait ugalezaugarri aztertu dira: ugalkortasuna, lehen erruta tamaina, ugal urtarokotasuna etaarrain emeen kondizioa. Atun hegahori emeen populazioaren %50a heltzeko tamaina(L50) 75 cm-tan balioztatu da, errute sasoi garrantzitsuena azaroa eta otsaila bitarteanaurkituz. Errute txanda bakoitzean ekoiztutako obozitioen batazbetekoa 3.1 milioitanestimatu da 79-147 cm luzerako atun hegahori emeetan, eta errute txanda erlatiboarenbatazbestekoa aldiz 74.4 obozito eme gramo bakoitzeko. Hirugarren helburua, hegahoriemeek ugalketarako beharrezkoak dituzten lipidoen metatze eta mugikortasun estrategiaaztertzea da, non ugalkortasunean izan ditzazketen ondorioak aztertu diren. Hegahoriemeek, ugalketa zikloan zehar energia gutxi metatzeko estrategia erakutsi dute. Emeenugalketa prozesuaren kostuen betetzea elikaduratik jasotako aldibereko energiaetorreraren menpe dagoela dirudi, nahiz eta gibelak ugalketan zehar energia metatzekoeta transferitzeko rola erakutsi. Honek, atun hegahoria ¿income-capital breeder¿-aizateko hautagai aproposa bilakatzen du. Laugarren helburua, hegahoriaren ekologiatrofikoa ugalketarekin duen erlazioa aztertzea da, urdailetako edukia eta ehundesberdinetako isotopo egonkorren analisien bitartez. Atun hegahoria intentsibokielikatzen da ugalketa prozesuan, Cubiceps pauciradiatus arrai espeziea izanikharrapakin nagusia eta emeek ugal estrategia Indiako Ozeano mendebaldeko monzoisasoiek eragindako produktibitate pratoietara moldatu dutela dirudi.