Los referendos regional y local en el estado autonómicosus bases y límites constitucionales

  1. Ibáñez Macías, Antonio
Zeitschrift:
Revista Vasca de Administración Pública. Herri-Arduralaritzako Euskal Aldizkaria

ISSN: 0211-9560

Datum der Publikation: 2013

Nummer: 97

Seiten: 97-138

Art: Artikel

DOI: 10.47623/IVAP-RVAP.97.2013.03 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openOpen Access editor

Andere Publikationen in: Revista Vasca de Administración Pública. Herri-Arduralaritzako Euskal Aldizkaria

Zusammenfassung

Lan honetan, Espainiako estatu autonomikoan tokiko nahiz eskualdeko erreferendumak egiteko dauden aukerak eta mugak aztertzen dira. Erreferendumaren funtsezko alderdiei dagokienez, Konstituzio Auzitegiaren doktrinatik aldentzen diren ondorio batzuk aurkezten dira. Bere izketa zehatzagoa egiten da herri-galdeketaren (demokrazia parte-hartzaileko metodoa) eta erreferendumaren (demokrazia erdizuzeneko metodoa) artean. Tokiko et a eskualdeko erreferendumen oinarri konstituzionalak udalerrien eta autonom ia-erkidegoen antolakuntzaren autonomian jasota daude. Eskualdeetako errefere ndumari muga bat jartzen dio Konstituzioak, Estatuak baitu erreferendum bidezko herri galdeketen deialdia baimentzeko eskumena. Eta hori modu murriztailean interpretatu behar da. Beste muga bat ere badago: auzi publikoetan parte hartzeko funtsezko eskubidea garatzeko, lege organikoa behar da. Agindu hori ere modu murriztailean interpretatu behar da. Bestalde, tokiko erreferendumak muga konstituzional hauek ditu: Konstituzioaren 81.1 artikuluak agindutakoa, 23.1 artikuluarekin lotuta; tokiko araubidearen oinarriak arautzeko Estatuaren eskumena (Konstituzioaren 149.1.18 artikulua); eta tokiko araubideari buruzko eskumen autonomikoa. Horrez gain, Konstituzioak ez du finkatzen eskualdeko zein tokiko demokrazia erdizuzenaren eredurik; edonola ere, Estatu-ereduaren oso antzekoa da, legegileak hala nahi izan duelako.